Pasadan apirilaren 6an, 2. mailako ikasleentzako Euskal Herriko musika tresnen erakusketa interesgarri bat izan gendun. Idoia eta Robertok Euskal Herriko musika tresna ezberdinak erakutsi eta kontzertu didaktiko bat eskaini ziguten.
Eskerrik asko zuen bisitarengatik.
Datorren urterarte, lagunok!!!
2016/04/07
ITZIARREN SEMEAK LEGARDAN
Eskolako udaberriko jaia ospatu genuen egunean (martxoak 18an), Ibon eta Manex, "Itziarren Semeak" Mungiako taldeko kideak izan genituen eskolan. Gure ikasleen galderei erantzun ondoren, beraien zenbait abesti kantatu genituen. Oso oso gustora egon ginen beraien artean.
2016/04/06
INAUTERIAK 2016
Ohikoa dugun eran, pasa den otsailaren 5ean herritik mozorro desfilea eta eskolan inauterietako dantzak egin genituen.
Animatu zaitez kantatu eta dantzatzera!